
Buruko osasuna izan da Yoko Ona Podcastaren hizketa gaia Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoriaren solasaldian. Izan ere, osasun mentalaz asko hitz egin da aspaldi honetan, ziurrenera Covid-19aren ondorioz. Olatz, psikologoa da ikasketaz eta terapia ere egin izan du eta bere ustez "orokorrean okerrago gaudelako" eman zaio gizartean leku gehiago buruko osasunari, "albora utzita" egon den gaia bai da. Pandemian, gazteek ere nozitu dute buruko osasunari eman behar zaion garrantzia. Osasun publikoaz eta iruzurgilearen sindromeaz hizketan ihardun dira baita ere EITB podkasteko ale honetan.
Nov 3, 2021
35 min

Yoko Ona EITB podkastaren 07.atala da hau. Joan den asteko kapituluaren jarraipena da. Hilekoaren tabuaz, sare sozialek eragiten duten antsietateaz, Instagramen aurkitzen ditugun filtroez eta "atsegin dut" zaparradaren beharraz aritu gara.
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da Yoko Ona podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da Yoko Ona. Eta, hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du Yoko Ona.
Aipamenak:
04:05 Black Mirror 3X01 - Netflix
05:05 La Red Social – Netflix
20:50 Ane Lindaneren "feministas de mierda" – Pikara Magazine
Oct 28, 2021
27 min

Gure irudiak, tamalez, askorako ematen du eta horregatik, gai hau bi ataletan banatu behar izan dugu Yoko Ona podcastean. Kanpoko itxuraz eta barneko itxuraz aritu gara seigarren atalean. Besteak beste, eszenatoki gainean eta eszenatokitik kanpo eman beharreko irudiaz, "Slut Shaming" joeraz eta Instagramen titiburuen kontrako ohituraz.
Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da Yoko Ona. Eta, hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du EITB podkasteko Yoko Ona-k.
Podcasteko aipamenak:
08:40 Koban taldea – Anestesia digitala
17:50 Merina Gris – Saiatzen naiz
18:20 "Miresmenaren testigu" – Orbitan podcasta
20:30 "Coito Ergo Sum"- Maria Von Touceda
Oct 20, 2021
28 min

Yoko Onaren 5.atalean lehiaz aritu gara. Gizarteak ezarritako lehiaz, konparaketaz eta horien aurrean beharrezkoak ditugun babes eta erreferenteetaz.
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da Yoko Ona podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da Yoko Ona. Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du Yoko Ona.
Aipamenen artean artikulu bat:The New York Times aldizkariak atera zuen hau: "Why Women Compete with each other" – Emily V. Gordon-ena.
Oct 13, 2021
29 min

Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da Yoko Ona podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da Yoko Ona. Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du Yoko Ona.
4.atalean, gure beldurrak plazaratu ditugu. Txikitako beldurrak, egungo beldurrak, beldur irrazionalak. Gure beldurrak uxatzeko modurik onena norbaiti kontatzea omen da. Eta, halaxe egin dugu. Gure beldurren unibertsoan sartzeko, prest?
10:44 Olatz Salvador - Ba hori
21:30 Desire De Fez idazlearen "La Reina del Grito"
21:50: Chvrches taldearen "Scream Violence" diskoa
22:00 Belako – "The Craft"
24:40 IZARO – "Patinar sobre hielo"
25:10 Anari – "Tren bat zure barrura"
25:50 070 Shake – "Proud"
Oct 6, 2021
27 min

Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da Yoko Ona podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da Yoko Ona. Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatuko du Yoko Ona.
Noiz eta nola datorkie inspirazioa? Nola eragin du pandemiak Olatz eta Loren sormen prozesuan? Zerk inspiratzen die gehiago, musikak ala letrak? Noiz eman amaitutzat disko bat? Zeintzuk dira euren erreferente nagusiak? Galdera asko eta abiapuntu bakarra: Inspirazioa, 3. atalean!
Aipamenak:
29:50: "What happened, Miss Simone?"
30:27: Los Chicos del Coro – "Les choristes"
30:55: Plastic Drama diskotik "Plastic Drama"
Sep 28, 2021
31 min

Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da YOKO ONA podkasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da YOKO ONA. Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatuko du.
2.atala Hedabideei eskainita diegu. Musikaren mundua eta hedabideak eskutik helduta joan dira; baina, zein harreman izan dute Olatzek eta Lore Nekanek kazetariekin? Hedabideen botereaz, musikarien irudiaz eta erreferentzialtasunaz aritu gara.
Aipamenak: Kim Gordonen "La chica del Grupo"
Sep 22, 2021
31 min

Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da Yoko Ona podkasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da Yoko Ona. Eta hori guztia, lagunartean, modu askean.
Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatuko dute Yoko Ona. Lehendabiziko atalean, hasierei buruz aritu gara. Lore eta Olatzen txikitako anekdotak entzungo dituzu, musika munduan emandako lehen pausoetaz ere ari dira eta podkast hau egin baino lehen sentitutako urduritasun, zirrara eta kezkak ere bildu ditugu.
Kantu eta taldeen aipamenak:
· Olatz Salvadorren lehen taldea: Ekaitzan
· Zahara - Merezco
· Belako – Sea Of Confusion
· Nina Simone – Aint Got No I Got Life
Sep 15, 2021
38 min
