Show notes
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da Yoko Ona podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da Yoko Ona. Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatuko du Yoko Ona.Noiz eta nola datorkie inspirazioa? Nola eragin du pandemiak Olatz eta Loren sormen prozesuan? Zerk inspiratzen die gehiago, musikak ala letrak? Noiz eman amaitutzat disko bat? Zeintzuk dira euren erreferente nagusiak? Galdera asko eta abiapuntu bakarra: Inspirazioa, 3. atalean!Aipamenak:

