Show notes
Buruko osasuna izan da Yoko Ona Podcastaren hizketa gaia Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoriaren solasaldian. Izan ere, osasun mentalaz asko hitz egin da aspaldi honetan, ziurrenera Covid-19aren ondorioz. Olatz, psikologoa da ikasketaz eta terapia ere egin izan du eta bere ustez "orokorrean okerrago gaudelako" eman zaio gizartean leku gehiago buruko osasunari, "albora utzita" egon den gaia bai da. Pandemian, gazteek ere nozitu dute buruko osasunari eman behar zaion garrantzia. Osasun publikoaz eta iruzurgilearen sindromeaz hizketan ihardun dira baita ere EITB podkasteko ale honetan.

