Show notes
Gure irudiak, tamalez, askorako ematen du eta horregatik, gai hau bi ataletan banatu behar izan dugu Yoko Ona podcastean. Kanpoko itxuraz eta barneko itxuraz aritu gara seigarren atalean. Besteak beste, eszenatoki gainean eta eszenatokitik kanpo eman beharreko irudiaz, "Slut Shaming" joeraz eta Instagramen titiburuen kontrako ohituraz.Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da Yoko Ona. Eta, hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du EITB podkasteko Yoko Ona-k.Podcasteko aipamenak:

