EHU-Ekinean
EHU-Ekinean
EITB Radio Televisión Pública Vasca
EHU-Ekinean podcastean, ikerlariak jartzen dira erdigunean. Zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki eta historikoki baztertu izan diren emakumezkoak batez ere. Baita ikerketa bereziak egiten dituztelako albiste gune ez diren ikerlariak ere. EHUk eta Elhuyarren arteko elkar-lanak, EITB Podkast atarian du erakusleihoa zientzia eta teknologiaren garrantziaren jakitun.
#08.- Jose Luis Larrañaga: ''Denon arteko elkarlanak emaitza biribiltzen du''
Zientziaren eta artearen artean bereizketa zurruna egiten da askotan. Jose Luis Larrañaga Odriozola Arte Ederretako irakaslea da EHU-n eta berak frogatu digu lotura estua dagoela bi arlo horien artean adibide erakusgarri baten bidez. Donostiako Maria Kristina zubian egindako zaharberritzea da adibidea. 1905. urtean  eraikitako zubia da, azkar eta garaiko porlana erabiliz eraiki zen zubia. Urteen joanaren ondorioz, 1985.ean zaharberritu egin behar izan zen, zati batzuetan erabat berrituz. Lanetan hartutako leginei esker materialeen inguruko datu gehiago izango dira hurrena berritu behar denerako. EITB podkastek eskaintzen dizun EHU-Ekinean podcasta, Elhuyarrek ekoizten du Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzarekin batera.
Nov 7, 2023
14 min
#07.-  Sara Fernandez Uria: ''Fisikari izateko ez dago jenioa izan beharrik''
Kosmologoa da Sara Fernández Uria, egun, doktorego-tesia egiten ari da Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Grabitazioa eta kosmologia kuantikoaren inguruan ari da ikertzen eta iaz, egonaldia egin zuen AEBko Penn State Unibertsitatean ikerkuntza-lerro horretan sakontzeko. Argi esan dio Ana Galarragari, fisikari izateko ez dagoela jenioa izan beharrik, ez eta "bokazio berezirik" izan beharrik ere. EHU-Ekinean podcasta, Elhuyarrek ekoizten du Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzarekn batera.
Oct 10, 2023
12 min
#06.- Ibane Aizpurua: ''Zein da estresa eta osasuna konektatzen dituen sistema?''
Miamin harrapatu dugu Ibane Aizpurua Perez, atal honetako protagonista. Izan ere, psikoneuroimmunologiaren arloan ari da tesia lantzen eta Miamiko Unibertsitatean egonaldia egiten ari da horretarako.  Bularreko minbizia duten emakumeengan ikertzen du. Zehazki, gizarte-laguntzako esku-hartzeek estresean nola eragiten duen eta egoera horrek osasunean izan dezakeen eragina azaldu dio Ana Galarragari. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzaren eskutik, Elhuyarrek ekoizten du EHU-Ekinean podcasta.
Sep 19, 2023
14 min
#05.- Arrate Santaolalla: ''Mundua hobetzeko ikertzen dugu''
Zer egin dezakete ikerketak eta teknologiak ingurumena hobetzeko? Hori buruz hitz egin dugu Arrate Santaolalla Ramírez ikerlariarekin EHU-Ekinean podcastaren atal honetan. Izan ere, egungo gizartearen kezka nagusietakoa da ingurumena eta denok egin dezakegu ekarpena hobetzeko. Arrate, ikertzailea ez ezik irakaslea  ere bada Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza sailean. Ikerketak duen garrantziaz, finantziazioa lortzeko izaten dituzten zailtasunez eta etorkizuneko itxaropenaz solastu da Ana Galarragarekin.  Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzaren eskutik.Elhuyarrek ekoitzen du podcasta.
Jul 19, 2023
8 min
#04.- Dorota Krajewska: ''Euskararen ikerketan, dena egiten zait interesgarri''
Poloniarra da Dorota Krajewska, eta bere herrialdean linguistika ikasten ari zela sortu zitzaion, lehen aldiz, euskarara hurbiltzeko aukera. Aukerari heldu, eta hurbiltzetik murgiltzera egin du jauzi, eta, orain, ikerketagai du hizkuntza hau. Dorotaren esanean, bera bezalako ikertzaileek gauza txikiak egiten dituzte, ez bereziki salgarriak, "baina horrela egiten du aurrera zientziak". Hala ere, ikerlari gisara egin duen aurkikuntza berezi baten berri ere eman dio Ana Galarragari atal honetan. EHU Ekinean podcasta, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzaren eskutik egiten du Elhuyarrek.
Jul 1, 2023
15 min
#03.- Borja Doncel: ''Adinkeria zabalduago dago sexismoa eta arrazakeria baino''
Erizaina da EHU-Ekinean podcastaren hirugarren atalaren protagonista. Eta gizonezkoa. Estereotipoak hausten ditu. Garbi zuen, erizain izan nahi zuela. Eta, justu, bestelako estereotipo eta diskriminazio-mota bat ezabatzeko lanean ari da, ikerketan eta praktikan: adinkeria. Adinekoen kontrako diskriminazioari deitzen zaio adinkeria. Doncelek, haren ezaugarriak eta ondorioak azaltzeaz gain, jarrera honi aurre egiteko esku-hartzeen berri eman digu. Egin dituen ikerketetan halako esku-hartzeak eraginkorrak direla frogatu du, eta haurretatik hastea eta gehiago zabaltzea nahiko luke,
Jun 30, 2023
12 min
#02.- Amaia Iparragirre: ''Matematika gure gizartearekin zuzenean lotuta dago''
Matematikaria da EHU-Ekinean podcastaren bigarren ataleko protagonista. Amaia Iparragirre Letamendiak (Azpeitia, 1994) eredu aurresaleen balidazio eta garapena aztertzen du. Alegia, egoera jakin batetik abiatuta, aurreikuspenak egiteko balio duten ereduetan. Gizartean erabilera anitza duen tresna da eta ez du ulertzen nolatan duen matematikak horren fama txarra, berari "ume-umetatik" horrenbeste gustatu zaionean.  Amaiak argi du emakume erreferenteak ezinbestekoak izan dituela; oso garrantzitsua iruditzen zaio matematikaren arloan genero-orekari erreparatzea, maskulinizatzen ari baita. EHU-ko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzaren eskutik, Elhuyarreko Ana Galarragak gidaritzen du podcasta.
Jun 29, 2023
11 min
#01.- Irene Lafuente: ''Osasuna ahoan hasten da''
EHU-Ekinean podcastak erdigunetik kanpora dauden ikertzaileak ditu gune, batez ere ikerlari emakumeak zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki alboratuak izan direnak. Hilero ikerlari bat ezagutzea da helburua, ikusgarri egitea beren lana. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetza eta Elhuyarren elkarlanetik sortu da podcastaren asmoa.  Odontologia ikertzen du aurreneko gonbidatuak. Irene Lafuente Ibañez de Mendozak (Bilbo, 1994) ikerlari izatera iristeko egin duen bidea, aurkitu dituen oztopoak eta hauek nola gainditu dituen azaldu dio Ana Galarraga Elhuyarreko dibullgatzaileari. Irenek, ez zuen ohiko odontologia klinikoan aritu nahi, ikerkuntzan baizik eta aho minbiziaren eta honen prebentzioaren inguruan lan egiten du egun. Osasuna, aho osasuntsua izatetik hasten dela azpi-marratzen du behin eta berriro Irenek eta odontologiari ez zaiola pertsonen osasunean duen garrantzia aitortzen.
Jun 28, 2023
12 min