EHU-Ekinean
EHU-Ekinean
EITB Radio Televisión Pública Vasca
#02.- Amaia Iparragirre: ''Matematika gure gizartearekin zuzenean lotuta dago''
11 minutes Posted Jun 29, 2023 at 10:00 pm.
0:00
11:34
Download MP3
Show notes
Matematikaria da EHU-Ekinean podcastaren bigarren ataleko protagonista. Amaia Iparragirre Letamendiak (Azpeitia, 1994) eredu aurresaleen balidazio eta garapena aztertzen du. Alegia, egoera jakin batetik abiatuta, aurreikuspenak egiteko balio duten ereduetan. Gizartean erabilera anitza duen tresna da eta ez du ulertzen nolatan duen matematikak horren fama txarra, berari "ume-umetatik" horrenbeste gustatu zaionean. 
Amaiak argi du emakume erreferenteak ezinbestekoak izan dituela; oso garrantzitsua iruditzen zaio matematikaren arloan genero-orekari erreparatzea, maskulinizatzen ari baita.
EHU-ko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzaren eskutik, Elhuyarreko Ana Galarragak gidaritzen du podcasta.