EHU-Ekinean
EHU-Ekinean
EITB Radio Televisión Pública Vasca
#08.- Jose Luis Larrañaga: ''Denon arteko elkarlanak emaitza biribiltzen du''
14 minutes Posted Nov 7, 2023 at 11:00 pm.
0:00
14:40
Download MP3
Show notes
Zientziaren eta artearen artean bereizketa zurruna egiten da askotan. Jose Luis Larrañaga Odriozola Arte Ederretako irakaslea da EHU-n eta berak frogatu digu lotura estua dagoela bi arlo horien artean adibide erakusgarri baten bidez. Donostiako Maria Kristina zubian egindako zaharberritzea da adibidea. 1905. urtean  eraikitako zubia da, azkar eta garaiko porlana erabiliz eraiki zen zubia. Urteen joanaren ondorioz, 1985.ean zaharberritu egin behar izan zen, zati batzuetan erabat berrituz. Lanetan hartutako leginei esker materialeen inguruko datu gehiago izango dira hurrena berritu behar denerako.
EITB podkastek eskaintzen dizun EHU-Ekinean podcasta, Elhuyarrek ekoizten du Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzarekin batera.