Lau Haizetara
Lau Haizetara
Rosi Guarrotxena
Aurtengo kanpainan euskal kantuen zerrendea be sortu dabe
1 seconds Posted Jun 13, 2024 at 11:38 am.
0:00
0:01
Download MP3
Show notes
Uemak, Euskal Udalen Mankomunidadeak Bertatik Bertara kanpainea jarri dau abian. Bertatik bertara, gure hizkuntza, gure arnasa da kanpainaren leloa. Euskal Herrira datozenek gure hizkuntza euskerea dala ikustaraztea da kanpaina honegaz lortu gura dana. Uemaren barruan 111 udalerri dagoz gaur egun. Honeetan, ostalarien artean banatu da materiala euskereak daukan garrantzia azpimarratuz.

Musika zerrendea

Esan behar, turismo bulegoetan be bisitariek hartzen dabezan ostatu, landetxe eta antzekoetan, diptikoak sortu dabezala. Turistek, QR kode baten bitartez, euskerearen barri jasoko dabe gazteleraz, katalanez, frantsesez eta galizieraz. Horrez gain. nobedadea da aurten Zure bidaiaren soinu banda be sortu dabela. Honakoa Spotifyko QR batean dago txertatuta. Hogei kantuz osotuta dago. Klasikoak eta gaur eguneko kantak tartean. Asmoa da, Euskal Herritik euskal musikagaz bidaiatzen jartzea gurera datozenak.