Kultura
Kultura
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Kulturaz eta sortzaileez aritzeko podcast gunea.
Andolin Eguzkitza: “Mila urte igaro eta, ura bere bidean” poema liburu eder ,fin eta laburra.
LGTBI+ Harrotasun egunaren testu inguruan, poeta homosexual baten poesia aukeratu nahi izan du Josu Goikok, Andolin Eguzkitzaren "Mila urte igaro eta, ura bere bidean" (Susa, 1993)  poesia liburu labur bezain  ederrekoa. Andolin, gazterik hil zen bihotzekoak jota. Poeta homosexuala zen. "baita euskaltzaina, euskaldunberria, santurtziarra, abertzalea, euskaltzalea eta pertsona oso maitatua ere", Josuk azpimarratu nahi izan duenez. Bereziki, gorazarre horiek guztiak aurkitu izan dituelako berari buruzko aipamenetan ez ordea, "haren gaytasunari erreferentzia egiten zion aipurik, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Rikardo Arregi poeta gayen testu batzuetan salbu". Eta horrexegatik jarri nahi izan ditu azpimarratuta haren poemetan badagoela  "beste gizon batzuk desiratzen dituen gizona, protesta egiten duen gizona ere bai, irakurtzen duen gizona" eta horiek guztiak barrutik ateratzeko idazten zuela poetak.  AEB-n zegoela, Eguzkitzak idatzitako "Oraina". Jende zuhurraren artean afaldu naiz bart" eta "Hitzak" izeneko poemak aukeratu ditu Josuk, gaurko Astelehen poetikoak podcastean ahots goran irakurtzeko.
Jun 26, 2022
11 min
Amaia Lasa Alegria: ''Itsasoko izaki'', emakume ahots berri urratu eta bizia
Amaia Lasa Alegriaren poesia aukeratu du Josu Goikok  Astelehen poetikoak podcastaren 40. atalerako. "Euskal poesiara emakume ahots berri, urratu eta bizia ekarri zuen poeta" gisara definitu duena. Eta "Itsasoko izaki" (Maiatz 2010) Getariarrak  argitara emandako azken poesia liburutik egin du ahots goran irakurtzeko olerkien aukeraketa "ni indartsua, boteretsua" topatzen duelako poemetan. Nikaraguan Lasak egin zuen egonaldiari lotutakoa da aurreneko olerkia "Tropikoko euria", "Gizonaren amets okerra" da bigarrena, Lasaren poetikaren erdigunean emakumea dagoelako, eta "nire unibertsoa" olerkia aukeraketa amaitzeko.
Jun 19, 2022
9 min
Inazio Aiestaran: ''Munstro Abertzalea'', herri kontraesankor honen kumea
"Munstro abertzalea" (Elkar 2002) , Inazio Aiestaran , Filosofia irakasle eta pentsalariak argitara emandako olerki liburu bakarra, Joxe Azurmendiren hitz-oste luzea du eta itxura batean hark bezala, Inazio Aiestaranek ere  pentsalari eta poetaren arteko dikotomia ez du onartzen. Ez du behintzat poesia liburu gehiago argiatara eman.  "Munstro abertzalea"herri honen kume kontraesankorra da Josu Goikoren ustez , edo hobeto esanda," herri kontraesankor honen kumea". "mailuak" iruditzen zaizkio Josuri Aiestaranen olerkiak. Intimista da ahots goran irakurtzeko aukeratu duen lehen poema "Haurtzarotik helduarora" , "Aitaren etxea" olerkian zuzenean erantzuten dio Gabriel Arestiri eta "Nire Aitaren heriotza-ziurtagirian agertzen ez dena" da hirugarren olerkia.  Eman Play-ri eta entzun.
Jun 12, 2022
10 min
Marikita Tambourin: Iparraldeko idazlearen olerki bilduma elebiduna
Maiatz aldizkaria eta argitaletxea erreferentea dira iparraldeko kulturan. Josu Goikok Astelehen Poetikoak podcastaren atal honetarako aukeratu duen Marikita Tambourin idazlearen olerki bilduma argitaletxe honakoa da. Bizitza osoan zehar Iparraldeko sortzaileak Euskaraz eta Frantzesez idatzitako olerkiak dira, eta Josuk Euskarazkoak aukeratu ditu ahots goran irakurtzeko. Bizialdi garratza ageri da bertso-lerro laburretako poematan. Inguru historikoak, politikoak eta pertsonalak markatzen dituzte olerkiak. Arbasoek utzitako ondarea, gatazka politiko eta armatuaren ondorioak, GALen atentatuek eragindako izua, Tambourinen intimitate mindu ageri delarik. 70 hamarkadako borroka politikoa biltzen dituzte Josu Goikok irakurtzen dituen lehen lau olerki laburrek , "Gure arbasoak" eta " Uhartearen ametsa" dire beste bien izen buruak.
Jun 5, 2022
8 min
Edorta Jimenez edo Omar Nabarro, bere heteronimoaren ''Haragizko amoreak''
Heteronimoa, ezizen edo izen orde baian haratago doan hitza da. Idazle askok erabili izna dute heteronimoa beren lanak kaleratzeko. Agian heteronimoak erabili zituen poeta ezagunena Fernando Pessoa portugaldarra izan zen. Bat ez, hiru heteronimo erabili zituen bere obra idazteko: Alberto Caeiro, Alvaro de Campos eta Ricardo Reis, bere izen propioaz gain. Eta zertarako? Ba, Josu Goikoren iritzirako idazkera estilo desberdinak sortzeko, "tematika berriak probatzeko; azken batean, Pessoa poetarengandik aldentzeko, poeta berriak sortuz".  Edorta Jimenezek, Omar Nabarro heteronimoa erabili du bere obra poetiko osoa sinatzeko.2010eko liburua da "Haragizko amoreak", Susarekin 2010ean argitaratutakoa, eta momentuz Nabarroren azkena. "Liburu karnala da, sentsuala, maitasunak indar handia du liburuan, hargaizko forman, baina samurra ere bada, amari eskainitako poema ederra dago orriotan" esan digu  Josu Goikok liburuaz Astelehen poetikoak podcastean , eta Jimenezen obra osoan zehar gertatzen den bezala, "klase kontzientzia handia" ageri dela liburuan. Mudakarra izaki, Itsasoa oso presente dago Jimenezen eta bide batez, Nabarroren poesian.  "Sabako Erregina",  "Ugertuko da titanioa" eta "Joan Libre"  poemak aukeratu ditu Josuk ahots goran guri irakurtzeko.
May 29, 2022
10 min
Aurelia Arkotxa: ''Atari Ahantziak'' sentsibilitate finez idatziak
Astelehen poetikoak podcastaren bidez Josu Goikoak izaten duen  helburuetako bat, "denborak pilatutako hondarrak estali dituen liburuak" berriz ere  aire zabalera ekartzea izaten da. Eta podcastaren atal honetan,  Aurelia Arkotxaren orain ia hogeita hamar urteko poesia liburua "Atari ahantziak" liburuari eman nahi izan do arnasa. Euskaltzain Baigorriarrak idatzi duen poesia liburu bakarrari.  Izan ere Josuren iritzirako, oso gauza zaila lortzen du Arkotxak liburu honetan "kultua da eta, aldi berean, hurbila. Ez du errazkeriara jotzen". irakurleari eskaintzen dizkio historiaren eta kulturaren hainbat printza eta beste hainbat bizipen pertsonal, olerkietara ekarrita. Josuk, hiru hauek aukeratu ditu ahots goranzko irakurketarako: "Dundu", "Nausikaa" eta "Itsaski".  Play eman eta gozatuko dituzu.
May 22, 2022
11 min
Gabriel Aresti: ''Gizon forma zuen ekaitza''
Bilboko eta euskal herrietako poeta, "euskal kultura astindu zuen gizona" izan zen Gabriel Aresti, Josu Goikoren esanetan. Poeta soziala, eta pertsona  "zaila" aldi berean, bere izaera pertsonalaren ondorioz.  Gazterik hil zen, 41 urterekin eta gaixoaldi baten ondoren. "Harri eta herri" da haren liburu famatuena, 1964koa, eragin handia izan zuena euskal literaturaren historian, formagatik eta bereziki zerabilen tematika sozialagatik. "Zorrotzako portuan aldarrika", "Egia bat esateagatik", edo eta "Nire aitaren etxea" poema markatzaileak jasotzen ditu liburu horrek. Josu Goikok ordea, "Harrizko herri hau" (Lur 1971) liburua aukeratu du Astelehen poetikoak podcastaren ale honetarako. "Liburu tristea" azpimarratu du Josuk eta honoko hiru poema hauek aukeratu ahots goranzko irakurketarako.  "Gizonaren ahoa", "Gizona geldi-arazteko bertsoak" eta testamentua dirudien poema "Kontadore eta poeta" deritzona.  Eman Play eta gozatu!
May 15, 2022
11 min
Jon Gerediaga: ''Argia, lurra, zuhaitza, zerua'', natura, orohar
Jon Gerediagaren "Argia, lurra, zuhaitza, zerua liburua" (Pamiela 2015) da Astelehen poetikoak podcastaren ale honetarako Josu Goikok egin duen aukera. Gerediagak,  ibilbide luzea du sorkuntzan, antzerkian hasi zen, Bilboko Antzerkiola Imaginarioa izeneko taldean; besteak beste, Ander Lipusekin batera. Baina gerora, poesian egin du ibilbidea nagusiki. "Destilazio baten emaitza" dela  haren lana uste du Goikok,  "kentzen eta kentzen" mamira heldu dela " Urtaroak eta zeinuak"  eta "Natura berriak" liburuetan. Natura, erdigunea da  Jon Gerediagaren poematan.  Ahots gorazko irakurketarako, erreka, gaua naturan eta euri zaparrada gai bezala jasotzen dituzten poemak aukeratu ditu  Josu Goikok.
May 9, 2022
10 min
Aitziber Galardi: ''Mendafin usaineko iluntzeak'' , Marokorako bitakora
Marokora bidaia egin dugu Astelehen poetikoak podcastaren atal honetan, Aitziber Galardiren "Mendafin usaineko iluntzeak" (Erein,1995) poema liburuaren bitartez. Blas de Otero saria irabazi ostean eman zuen argitara liburua Oiartzungo idazleak. Josu Goikoren iritzirako, oso liburu polita da, "izenordearen adiera onenean". Oso era bizi eta ederrean deskribatzen ditu Galardik Marokoko paisaiak, usainak, jendea (batez ere jendeak) eta bere pentsakizunak eta bizipenak. Gainera, liburuan han eta hemen egilearen beraren marrazkiak ageri dira, olerkiak laguntzen. "Asniko mendi azoka" , "Avenue Mohamed VI", eta "Tea Prestatzen - Atay S Nanah" dira ahots goran irakurtzeko aukeratu dituen hiru poemak.
May 1, 2022
10 min
Joan Mari Irigoien: ''Biziminaren sonetoak'', idazlearen neurri estuko balentria
Joan Mari Irigoien oso idazle oparoa izan da eta da, poesia eta nobela idatzi ditu batez ere. "Babilonia" edo "Lur bat haratago" dira ezagunenak. Azkeneko lana "Sorgin-argien ehizan" poesia liburua.  Sonetoa ez da euskal literaturan asko erabili den neurria, ohikoagoa da zortzikoa. Izan ere, Sonetoak oso neurkera estua du: hamaika silabako hamalau bertso lerro, lau ahapalditan banatuta. Lehenengo biak lau lerrokoak eta azken biak hirukoak, eta errima estua lerroetan banatuta. Horrexegatik "Biziminaren sonetoak" argitara emanez  neurri estuko balentria handia egin zuen Irigoienek 2004an  Josu Goikoren iritzirako "gozamena da poeta bat neurriaren eta errimaren arteko solas eta borrokan irakurtzea". Hiru soneto hauek aukeratu ditu Astelehen poetikoak podcastaren atal honetarako. "Hauts-errautsen arteko solasa" ,"Bagdadeko gaua", eta "Ulizar mendia".
Apr 24, 2022
9 min
Load more