Show notes
Familiari buruz hitz egin nahi izandute Iufi podcastaren bederatzigarren atalean Iban Garciak eta Maite Azpiazuk. Publikoak asko ezagutzen baditu ere, etxe barruko sekretuak eta pasadizoak konta dizkigute.Etxean eta jende aurrean berdin portatzen al dira? Ibanek edo bere arrebak, zeinek eman zien lan gehiago gurasoei? Zein da etxean oihu gehien egiten duena? Familian planak egitea gustatzen zaie Garcia-Azpiazutarrei? Familia kontuai buruz hitz egiteko Antton Telleria aurkezlea ere izango dute podcastean. Honek bere familiako kontuak azalduko ditu. er moduz moldatuko ote da Julen Telleria anaiarekin? Gainera, bestelako galdera eta sekretuei buruz hitz egiteko ere aprobetxatuko dute.Bestalde "Maiteren kontsultorioa" atalean ikusentzuleen zalantzak argitu eta eta gomendioak eman dituzte.Noski, hau dena, umorez josita!Iufi, Klixka Mediak ekoitzi du EITB podkasterako.

