
Familiari buruz hitz egin nahi izandute Iufi podcastaren bederatzigarren atalean Iban Garciak eta Maite Azpiazuk. Publikoak asko ezagutzen baditu ere, etxe barruko sekretuak eta pasadizoak konta dizkigute.
Etxean eta jende aurrean berdin portatzen al dira? Ibanek edo bere arrebak, zeinek eman zien lan gehiago gurasoei? Zein da etxean oihu gehien egiten duena? Familian planak egitea gustatzen zaie Garcia-Azpiazutarrei? Familia kontuai buruz hitz egiteko Antton Telleria aurkezlea ere izango dute podcastean. Honek bere familiako kontuak azalduko ditu. er moduz moldatuko ote da Julen Telleria anaiarekin? Gainera, bestelako galdera eta sekretuei buruz hitz egiteko ere aprobetxatuko dute.
Bestalde "Maiteren kontsultorioa" atalean ikusentzuleen zalantzak argitu eta eta gomendioak eman dituzte.
Noski, hau dena, umorez josita!
Iufi, Klixka Mediak ekoitzi du EITB podkasterako.
Dec 27, 2023
28 min

Iufi! podcastaren zortzigarren atalean kirolari jarri dira Iban Garcia eta Maite Azpiazu. Beraiek egiten al dute kirola? Gustatzen ote zaie? Ona da?
Amak eta semeak iritzi ezberdinak dituzte eta gaiaren inguruan berriketan aritu dira. Zer kirol dute nahiago? Noiz hasi ziren kirola egiten? Zer pentsatzen ote dute hain modan dagoen crossfitari buruz?
Kirolari buruz hitz egiteko, gaian trebea den gonbidatua aukeratu dute: odei Jainaga, xabalina jaurtitzailea eta olinpiar jokoetako atleta. Kirolari buruz hasi eta Odeik sekretu guztiak kontatzen amaitu du. Ez galdu!
"Maiteren kontsultorioa" atal honetan ere zabalik ikusentzuleen zalantzak argitzeko eta gomendioak emateko.
Noski, hau dena, umorez josita!
Iufi, Klixka Mediak ekoizten du EITB Podkasterako.
Dec 20, 2023
29 min

Iufi! podcastaren zazpigarren atalean eskola garaietara atzera egin du Ibanek eta Maitek. Nolakoak ote ziren txikitan? Asko aldatu al dira?
Haurtzaroaren oroitzapen onak izaten ditugu askotan, baina dena horren polita izaten al da? Ama-semeek beraien esperientzia azaldu digute. Klasean harreta jartzen zuten? Zer nota ateratzen ote zuten? Oso bihurriak izan ziren?
Gaiari buruz hitz egiteko Ainhoa Larrañaga aktorea izango da podcastaren atalean. Ainhoa, Madrilen bizi da lan kontuengatik eta bere azkeneko proiektuei buruz galdetu diote.
Bestalde "Ez badakizu galdetu" atala egingo dute ikasten jarraitzeko asmoz. Oraingo honetan loradenda batera detzera doaz.
Noski, umorez josita beti!
Iufi, Klixka Mediak ekoizten du EITB Podkasterako.
Dec 13, 2023
34 min

Iufi! podcastaren seigarren atalean ohiturei eta maniei buruz hitz egin dute Iban eta Maite ama-semeek. Beraiek ba al dute ohitura arrarorik?
Bai Maite eta bai Ibanek badituzte maniak eta atal honetan guztiak kontatuko dizkigute! Zer jaten duten, noiz dutxatu, goizetan nola esnatzen diren, supermerkatuetan zer erosten duten…
Maniei buruz hitz egiteko Iñigo Etxezarreta "En tol sarmiento" taldeko abeslaria ere gonbidatu dute podcastera. Iñigok maniak baino gehiago, TOC joerak omen ditu. Zer egiten ote du?
"Maiteren kontsultorioa" ere jasotzen du atalak jaraitzaileen kezkak argitzeko asmoz.
Noski, hau dena, umorez josita!
Iufi! Klixka mediak EITB podkasterako egindako ekoizpena da.
Dec 6, 2023
30 min

Famari buruz ariko dira Iban eta Maite Iufi! podcastaren bostgarren atalean. Famatua izatearen alde onen eta txarren inguruan gogoeta egin dute. Beraien ibilbidean izan dituzten esperientziak kontatu dizkigute eta baita hausnarketa barregarriak egin ere. Zein da sekula ezagutu duten famaturik arroena? Jendeak interesagatik jokatzen al du? Eskuko telefonoan duten kontakturik ospetsuena nor ote da?
Gaiean sakontzeko Ana Goitia aurkezle eta influencerra ere elkarrizketatu dute. Beraien sekretuak kontatuko dituzte eta EiTB, zein Madrilgo ospetsuen trapu zaharrak atera dizkigute.
Bestalde "Ibanen sekretuak" atalean, Ibanek bere anekdotarik ezkutuenak kontatuko dizkio Maitebere amari.
Noski, hau dena, umorez josita!
Iufi poscasta, Klixka Mediak ekoitzen du EITB podkasterako.
Nov 29, 2023
30 min

Iufi! podcastaren laugarren atalean hainbeste maite edo gorroto ditugunei buruz hitz egin dugu: bizilagunei buruz. Nolakoa ote da Ibanen eta Maiteren alboan bizitzea? Harreman ona ote dute beraien auzokideekin? Beraien bebarruan gertatzen diren anekdota eta bitxikeria guztiak kontatuko dizkigute. Baita Ibanek herriko alkatearekin izandako tirabirei buruz ere.
Atal honetako gonbidatua Tomas Lizarazu izan da, "Bulego" taldeko abeslaria. Hau ere Ibanen eta Maiteren bizilaguna da. Konfesatu ezin diren sekretuak entzungo ote ditugu?
Iufi podcasta Klixka Mediak ekoizten du EITB podkasterako.
Nov 22, 2023
31 min

Parranda da Iufi! podcastaren hirugarren atalaren hizketagaia. Nola bizi ote dute gaueko festa giroa Iban Garciak eta Maite Azpiazuk? Biak 14 urterekin egin zuten aurreneko parranda, beraz badute zer kontatua!
Zein izan ote da egin duten festarik eroena? Zer musika gustatzen zaie? Parranda batean emandako musuak, adarrak jartzea dira? Gaiaz hitz egiteko Euskal Herriko parrandazale famatuenetakoa gonbidatu dute: Telmo Trenado. Honek bere esperientziak eta sekretuak kontatu dizkie.
Atal berri bat estreinatu dute, "Ibanen sekretuak". Ibanek bere istoriorik ezkutuenak kontatu dizkio Maiteri. Ea nola erreakzionatzen duen!
Iufi podcasta Klixka Mediak ekoizten du EITB podkasterako.
Nov 15, 2023
28 min

Sare sozialen inguruan aritu dira Iban Garcia eta Maite Azpiazu IUFI! podcastaren bigarren atalean. Influencerra eta haren ama. Nola bizi ote ditu bakoitzak sare sozialak?
Denok ere, geroz eta ordu gehiago ematen dugu pantaila aurrean. Zertarako balio dute? Onik egiten al digute? Zer da sareek eman dieten onena eta txarrena? Ibanek Aitana eta Paula Etxeberria bere lagunak gonbidatu ditu podcastera, "Twin melody" bikotearen sekretuak ezagutzeko asmoz.
Bestalde, egunerokotasunari helduz, ama-semeek arrandegi batera deitu dute hango berri ikasteko. Beti ere, umorea lagun!
Nov 8, 2023
25 min

Iufi! podcastaren lehenengo atalean, maitasunaren gaia landu dute Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek; zirrikitu guztietatik landu ere. Zer da maitasuna? Nor maitatu dezakegu? Iban sekula maitemindu al da? Maitek atzera egiterik izango balu, aldatuko al luke zerbait?
Mikel Perez Artola, entrenatzaile pertsonala eta Conquis realityko irabazlea da atal honetako gonbidatua. Mikelek maitasunean duen esperientzia eta bere sekreturik ezkutukoenak azaldu dizkigu.
Gainera, Maitek bere kontsultorioko ateak zabaldu dizkie jarraitzaileei haien zalantzak entzun eta erantzuna emateko asmoz. Jakina, dena umorez josita!
Iufi! podcasta, Klixka Mediak ekoitzi du EITB Podkast-entzat.
Nov 1, 2023
28 min

Iban Garcia instagramer ezagunak eta Maite Azpiazu bere amak aurkeztuko dute Iufi! bideopodcasta EITB podkasten.
Azkoitiko ama-semeek, heuren bizipenetatik abiatuz, umoretik aztertzen dituzte eguneroko gaiak. Izan sare sozialak, maitasuna edo eta bizilegunekiko harremanak, besteak beste …Podcasta osatuko duten zortzi ataletan zehar , gai ezberdina aztertzen dute banan bana eta gonbidatu esanguratsuak dituzte beraien laguntzarekin proposatzen den gaiean sakontzeko. Freskotasunez, gairik ohikoenei txispa eta umorea ateratzen diote Ibanek eta Maitek.
Ama-semeek Iufi! kontsultorioa ere sortu dute, bideopodcastaren jarraitzaileek izan ditzaketen galderak argitzeko. Iufi podkasta, EITB podkasten ez ezik, EITBren You Tubeko kanalaren podcast sailean eta Gaztearen web gunean ere jarraitu ahal izango da.
Podcasta Klixka Mediak sortu du EITB Podkasterako.
Oct 30, 2023
39 sec
