Show notes
Iban Garcia instagramer ezagunak eta Maite Azpiazu bere amak aurkeztuko dute Iufi! bideopodcasta EITB podkasten.Azkoitiko ama-semeek, heuren bizipenetatik abiatuz, umoretik aztertzen dituzte eguneroko gaiak. Izan sare sozialak, maitasuna edo eta bizilegunekiko harremanak, besteak beste …Podcasta osatuko duten zortzi ataletan zehar , gai ezberdina aztertzen dute banan bana eta gonbidatu esanguratsuak dituzte beraien laguntzarekin proposatzen den gaiean sakontzeko. Freskotasunez, gairik ohikoenei txispa eta umorea ateratzen diote Ibanek eta Maitek.Ama-semeek Iufi! kontsultorioa ere sortu dute, bideopodcastaren jarraitzaileek izan ditzaketen galderak argitzeko. Iufi podkasta, EITB podkasten ez ezik, EITBren You Tubeko kanalaren podcast sailean eta Gaztearen web gunean ere jarraitu ahal izango da.Podcasta Klixka Mediak sortu du EITB Podkasterako.

