
Andoainen, Asteasun, Santutxun eta Azkoitian ibiliko gara; Tourra hasi aurreko eta San Juan sua piztu aurreko saioetako bertsoaldiak ditugu, gogoeta ezberdinak sortaraziko dizkigutena. Bestalde, adinekoen egoitzetan gauzatzen den Adin-adin programa ezagutu dugu, Azkoitiako egoitzako monitore baten bitartez. Gure bederatzikoa berriz, Boisetik bertatik jaso dugu. Entzun nahi al duzu? ...
Jul 16, 2023
55 min

1993ko Tourra hasi bezperan, Asteasuko plazan izandako saio bateko bertsoaldia ekarri nahi izan dugu, baita 1995eko San Joanetan Legazpiko Telleriarten egindakoa ere. Eider Perez azken bost urteetan Hitzetik Hortzerako aurkezle izan denarekin solasean aritu gara eta 5 urteko ibilbidea poesia batekin laburbildu nahi izan du. Zarauzko Emakumeen Etxeko bertsoaldi batzuk ere ekarri dizkizuegu. Bederatzikoa Gorrititik nora joango ote zaigu orain? Entzun!...
Jul 1, 2023
54 min

Euskal Herrian, bata bestearen atzetik iritsiko da herri eta auzoetako jaien txanda. Guk ibilbideari Anoetan eta Hernaniko Ereñotzu auzoan ekin diogu. Bateko eta besteko bertsoaldiak hautatu ditugu; beroa, bertso-saioaren lekua, kuadrilako kontuak eta atzerrikoak ere jasoko ditugu, gaurkotasunari begiratu eta hauteskundeak hizpide hartuta. Bederatzikoak ere jauzika jarraitzen du. Erronkaritik Lazkaora iritsi zen eta orain, jakin nahi al duzu nora bidali duten?...
Jun 24, 2023
51 min

Gipuzkoako Goierrin, Itsasondo herrian ekainaren 9an izandako bertso saioko aleak eta Muxikan, herriko jaiak zirela eta egin zen bertso saiokoak ere hartu ditugu. Batean zein bestean, nabari da uda sasoia ate-joka dugula. Gure bederatzikoa ere puntarik punta dabil. Ba al dakizu Erronkaritik nora bideratu duten?...
Jun 17, 2023
42 min

"Oinak buruan" goiburupean, Iparraldeko eta Bizkaiko eskolarteko txapelketetako finaleko bertsoaldiak hartu ditugu saio honetan. Behin lurraldeetako final guztiak amaituta, Iurretan jokatutako Euskal Herriko eskolarteko finaleko bertsoaldien hautaketa bat ere entzun zenezake. Gure bederatzikoa berriz, Erronkarira iritsi dela ere sumatuko duzu. Entzun!...
Jun 10, 2023
53 min

Oñatin jokatu zen Hirugarren Señora sariko finala. Bi kanporaketetan txartela lortutako sei bertsolari aritu ziren finalean kantari. Gaurkotasun beteko gaiak, umore kutsukoak, binaka edo modu kolaboratiboan egindakoak, denetarik izan zen Oñatin. Baita bertso-jarriak ere. Hautatutako bertsoaldi horiez gain, gure bederatzikoari ere tartetxoa egingo diogu. Jakin nahi al duzu nondik nora egin duen? ...
Jun 3, 2023
52 min

Bertso-gose denari erantzuteko moduko menua prestatu dugu saio honetan: Iruñeako Iturrama institutuan hiru bertsolarik eskainitako saioa, eta Leitzan jokatutako Mingaine Saltsan bigarren edizioko finaleko bertsoaldiak. Postre gisara, gure bederatzikoa ere izan zenezakete. Bertsoen eltzea bor-borka dugu. Ia bada gustuko menua prestatu dizuegun.
...
May 27, 2023
54 min

Lasarten udaberriko bertso saioa "Tradizioari traizio" izenez osatu zuten hitz jokoa gogoetarako baliatuz. Erratzuko elkartean berriz, 3. Señora sariketako bigarren kanporaketa jokatu zen, ohi bezala umore kutsu handiz eta aldarrikeapenak uzatartuz. Bi saioetako bertsoaldiak hartu ditugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egin; jakin nahi al duzu zer erantzun dion Ane Zuazubiskarrek Iñaki Muruaren puntuari? ...
May 20, 2023
53 min

Bilboko Biran izan zen Señora sariketaren hirugarren edizioko lehen kanporaketa, ohiko umore kutsu, aldarrikapen eta alaitasunez. Nafarroako Eskolarteko finaleko aleak ere ekarri nahi izan ditugu. Ikasle giroan murgildutako bertsoaldi musikatu bat ere erantsi nahi izan dugu. Gure bederatzikoak ere ez du etenik. Jakin nahi al duzu Iñaki Muruak nori luzatu dion puntua? ...
May 13, 2023
51 min

Orain arte Zapidun izandako lau bertsolariak batu zituzten Zaldibian. Saio hartako bertsoaldiez gain, Zornotzan, Durangaldea uztabarritzen ekimenak antolatutako bertso saio tematikoko aleak ere hautatu ditugu: literatura eta idazleak izan zituzte abiapuntu. Ez dugu ahaztu noski gure bederatzikoa. Jakin nahi al duzu Xebastian Lizasok nola erantzun dion Olatz Arrietaren puntuari? ...
May 6, 2023
51 min
Load more
