
Supermerkatuetan, erosleen keinuak eta abiadura aztertuz, lapurrak atzemateko gai da inteligentzia artifiziala? Ondoren, zaintzaileari pasatzen diote abisua. Nola egiten du lan inteligentzia artifizialak supermerkatuetan?
May 28, 2022
4 min

Luistxo Fernandez, eta Gorka Julio kriptotxanponen inguruan mintzatu dira, eta hainbat aholku aipatu dituzte. Igor Susaeta eibartarrak, bestalde, kriptotxanponen inguruko ikastaroak ematen ditu.
May 21, 2022
13 min

Gero eta gehiago erabiltzen da Whatsapp aplikazioa. Kalera atera gara eta jendeari galdetu diogu zenbat taldetan ote dagoen. Gehienez, Whatsapp talde batean 256 partaide egon daitezke. Telegramen, berriz, muga askoz handiagoa da. Egoitz Gonzalezek azaldu du zergatik kopuru hori. Libe Mimenzak ere parte hartu du solasaldian.
May 14, 2022
9 min

Hitzaldi bat eman behar badugu eta powerpoint-a prestatzen badugu, zein aholku izan behar dira kontuan? Esaterako, norberaren ordenagailua eramatea komeni da, ezustekorik ez dadin egon. Joxe Rojasek eta Maite Goñik aholkuak eman dituzte.
May 7, 2022
5 min

Hotmail-i aurre egiteko jaio zen Gmail, eta 18 urte bete ditu. Egoitz Gonzalez eta Libe Mimenzarekin Gmail eta Hotmail aztergai.
Apr 2, 2022
5 min

Hasieran kronologikoki aurkezten ziren mezuak bi sare sozial horietan, Instagram eta Twitterren baina ondoren, algoritmoak nabarmendu nahi zituenak hartu zuten lehentasuna. Jendea horren aurka azaldu dela eta, orain bi aukera ematen dute: azken txioak ikusi ala algoritmoek agintzen dutena. Maite Goñik kontatu du nola egin aukeraketa bat edo beste; Joxe Rojas-en ustez, muturreko mezuak ikusten ditugu sarritan, eta horrek muturreko jarrerak eragiten ditu.
Mar 27, 2022
6 min

ZER DA RUNET? ERRUSIA 2019AN HASI ZEN RUNET SAREA PRESTATZEN, INTERNETEN KONEKTATUTA JARRAITZEKO SARE PROPIOA LITZATEKEENA. BURUJABETZA TEKNOLOGIKOAZ EGOITZ GONZALEZ ETA LIBE MIMENZA ADITUEKIN.
Mar 12, 2022
9 min

Gorka Julio adituaren esanetan, segurtasuna bermatu nahi den kasuetan, hobe da Signal aplikazioa erabiltzea Telegram beharrean. Julioaren arabera, seguruagoa da mezuak enkripatatuta doazelako.
Feb 26, 2022
2 min

Euskal Encodings egitasmoak kanal bat sortu du Youtuben. Egunean, hamabost bideo jartzen hasi dira, gazteek euskaraz egindako marrazki bizidunak youtube kanalean ikus ditzaten. Txirrita-ren 51 atalak eta Lazkao txiki-ren 104 atalak. 2021eko Argia saria jaso du gainera ekimen honek. Libe Mimenzak azaldu du zergatik egitasmo hori, eta zein garrantzia duen. Egoitz Gonzalezi ere interesgarria iruditu zaio.
Feb 19, 2022
8 min

Kriptotxanponak erosteko joera indarra hartzen ari da, batez ere gazteen artean. Baina iruzurrak ere badira. Nola ekidin horiek? Maite Goñi eta Joxe Rojas adituek hainbat aholku eman dituzte.
Maria Agirre eta Nagore Telleriak gidatzen dute Digi-atala podcasta.
Feb 13, 2022
4 min
Load more
