#10garrena Podcast

#10garrena

EITB Radio Televisión Pública Vasca
"#10garrena" fikziozko serie distopikoa da Bertsolaritza ardatz hartuta. Bederatzi izan dira orain arteko bertsolari txapeldunak. Hamargarrenaren bila, zortzi final bitxi, zortzi etorkizun; batzuk errealagoak, besteak utopikoagoak.
8. Gezurtxoa
Historiako hainbat Bertsolari Txapelketetako dokumentu sekretu ustekabean heldu dira Biba Zuekeko erredakziora. Finalen aurreko egunetan bertsolarien eta antolatzaileen artean egindako bileraren grabazioak dira. Erredakzioko lankideak, harrituta daude entzundakoarekin eta berehala hasi dira bertan entzundakoa kontrastatzen. Hala bada, eskandalua da!
Dec 5, 2022
29 min
7. Politikan, ez dago gauza politikan
Eusko Legebiltzarrak hala erabaki ostean, alderdi politiko bakoitzak bere bertsolaria izango du aurtengo final nagusian. Politika, leku guztietan errege."#10garrena" podcasta soinu fikzioa da. Historiako hamargarren bertsolari txapeldunaren bila gabiltza, distopiaren bidetik.
Nov 28, 2022
26 min
6. Txistualdien mendekua
Bertsolariek eta enpresa handiek babesletza eredu berriak adostu dituzte, puntako kirolarien ildotik. Askotariko produktuek eta markek agintzen dute Bertsolari txapelketan ere."#10garrena" podcasta soinu fikzioa da. Historiako hamargarren bertsolari txapeldunaren bila gabiltza, distopiaren bidetik.
Nov 21, 2022
27 min
5. Historiako finalik pxxxena
Puntuaketen aurkako mugimendua sortu ostean, bertsolariek lehia aldrebesari ekingo diote: zeinek okerrago kantatu. Jon Sarasuaren tongo historikoa huskeria hutsa izango da final honetako bertsolarien jokaeraren aurrean. Irabazlea erabaki behar da hala ere."#10garrena" podcasta soinu fikzioa da. Historiako hamargarren bertsolari txapeldunaren bila gabiltza, distopiaren bidetik.
Nov 14, 2022
26 min
4. Txibia gosetiaren jokoak
Bertsolari Txapelketa Nagusia ikuskizun erraldoi bihurtu da. Finaleko lehiakideek hil ala bizi jardungo dute kantuan, eta txapelduna baino ez da aterako bizirik bertso-ariketa arriskutsuz betetako lehian."#10garrena" podcasta soinu fikzioa da. Historiako hamargarren bertsolari txapeldunaren bila gabiltza, distopiaren bidetik.
Nov 7, 2022
23 min
3. Irene. Robota Bertsotan txapeldun
Irene robotaren txapelak agerian utzi du makinak gizakia menderatu dezakeela bertsotan. Etxenike doktoreak, kartzelatik irten berritan, lehen aldiz kontatu ditu makinak gizakia menderatu zezan egin zituen amarru guztiak."#10garrena" podcasta soinu fikzioa da. Historiako hamargarren bertsolari txapeldunaren bila gabiltza, distopiaren bidetik.
Oct 31, 2022
23 min
2. Campeonato de versolaris
Euskararen erabilerak behera egin du nabarmen euskal gizartean. Beherakada horren ondorioz, erdarek bidea egin dute euskal kultur adierazpide guztietan, baita bertsolaritzan ere. Horregatik Campeonato de Versolaris deritzanaren antolaketa jasotzen du "#10garrena" podcast distopikoaren bigarren atalak.
Oct 24, 2022
25 min
1. Kristalezko sabaia
Txapela, zapi bihurtu zenekoa jasotzen du "#10garrena" podcast distopikoaren aurreneko atalak. Lurrikara galanta eragin du, historian lehen aldiz, zortzi emakume Bertsolari txapelketa nagusiko finalerako sailkatu izanak. Txapelkerako bidean, era guztietako mehatxu, oztopo eta sabotaiak gainditu beharko ditu zortzikoak."#10garrena" podcasta soinu fikzioa da. Historiako hamargarren bertsolari txapeldunaren bila gabiltza, distopiaren bidetik.
Oct 17, 2022
23 min
0. Trailerra
"#10garrena" podcastaren trailerra duzu hau. Historiako hamargarren bertsolari txapeldunaren bila gabiltza, distopiaren bidetik. Zortzi atal, zortzi egoera ezberdin eta ez egiazko. Edo batek daki!
Sep 30, 2022
42 sec