Giacomo Pucciniren "La boheme" operari helduko dio Opera Prima podcastaren atal honetan Enrique Bertek. ABAO Bilbao Operaren 2023-2024 denboraldiaren egitaraua itxiko duen azken lana xehetu du Operan adituak.
Rodolfo poeta gazte behartsua, miseriatik gertu bizi da Parisko ganbara hotz batean eta norbaitek atea jotzen dio. Atea ireki eta Mimi, gaixo itxura duen neska gaztea da. Ikusi orduko berataz maitemindu da.
Lokuzioa: Enrique Bert eta Naomi Mendizabal
Gidoia: Enrique Bert, Xabier eta Martin EtxeberriaSoinu-paisaia eta muntaia: Jon Gartzia eta Oier Aranzabal
Opera prima, ULU Mediak EITB Podkastentzat ekoitzitako podcasta da, ABAO Bilbao Operarekin lankidetzan
May 9
23 min
Operan aditua den Enrique Bertek ABAO Bilbao Operaren 2023-2024 egitarauan eskainiko den "Rigoletto" Giuseppe Verdiren operari heldu dio Opera Prima podcastaren atal honetan.
Denboraldi honetako opera guztiak bezala, maitasunaz ari den obra da hau, edo maitasunaren gabeziaz eta, bereziki, amodiozko madarikazio bati buruzkoa.
Lokuzioa: Enrique Bert eta Naomi Mendizabal
Gidoia: Enrique Bert, Xabier eta Martin EtxeberriaSoinu-paisaia eta muntaia: Jon Gartzia eta Oier Aranzabal
Opera prima, ULU Mediak EITB Podkastentzat ekoitzitako podcasta da, ABAO Bilbao Operekin lankidetzan
Feb 8
26 min
Operan aditua den Enrique Bertek ABAO Bilbao Operaren 2023-2024 egitarauan eskainiko den "Serralloko bahiketa" Wolfgang Amadeus Mozarten operari heldu dio Opera Prima podcastaren atal honetan.
Mediterraneo ertzeko jauregi batean kokatzen da opera hau, non Selim pachak Konstanze gatibu duen. Lortuko al du Belmonte bere senargaiak Konstanze ererskatatzea, pachak berarekin ezkontzeko konbentzitu baino lehen?
Lokuzioa: Enrique Bert eta Naomi Mendizabal
Gidoia: Enrique Bert, Xabier eta Martin Etxeberria
Soinu-paisaia eta muntaia: Jon Gartzia eta Oier Aranzabal
Opera prima, ULU Mediak EITB Podkastentzat ekoitzitako podcasta da, ABAO Bilbao Operarekin lankidetzan
Jan 11
21 min
Gaetano Donizettiren "L'elisir d'amore" operari heldu dio Operan aditua den Enrique Bertek Opera Prima podcastaren atal honetan. ABAO Bilbao Operaren 2023-2024 egitarauan eskainiko den bigarren lana da.
Ustezko maitasun-elixir bat erabiliz bere maitearen arreta bereganatzen ahaleginduko da Nemorino mutil gaztea, non eta Euskal Herriko herri txiki batean.
Esatariak: Enrique Bert eta Naomi Mendizabal
Gidoia: Enrique Bert, Xabier eta Martin Etxeberria
Soinu-paisaia eta muntaia: Jon Gartzia eta Oier Aranzabal
Opera prima, ULU Mediak ABAOrekin lankidetzan EITB Podkastentzat ekoitzitako podcasta da.
Nov 8, 2023
20 min
Amodioz blai abiatuko dugu Opera Primaren bigarren denboraldia. ABAO Bilbao Operaren 2023-2024 egitarauan eskainiko den Charles Gounoden "Romeo eta Julieta" operari heldu dio Operan aditua den Enrique Bertek atal honetan.
Bi maitale gazte, amaiera tragiko bat eta entzule guztiak maitemintzen dituen opera ezin ederragoa.
Esatariak: Enrique Bert eta Naomi Mendizabal
Gidoia: Enrique Bert, Xabier eta Martin Etxeberria
Soinu-paisaia eta muntaia: Jon Gartzia eta Oier Aranzabal
Opera prima, ULU Mediak ABAOrekin lankidetzan EITB Podkastentzat ekoitzitako podcasta da.
Oct 25, 2023
27 min
Ez dago denboraldia ixteko modu hoberik, hurrengo denboraldia aurkeztuta baino. Eta horixe da operan aditua den Enrique Bertek seigarren atal honetan proposatuko diguna. ABAO Bilbao Operak, 2023/2024 denboraldirako operaren munduan oso ezagunak diren bost obra hautatu ditu, eta guztiak maitasunaren lokarriarekin lotu genitzake. Obra hauek zeintzuk izango diren jakin nahi baduzu, entun Opera Prima podcastaren seigarren eta azken atala.
Gidoia: Enrique Bert, Xabier eta Martin EtxeberriaSoinu-paisaia eta muntaia: Jon Gartzia eta Oier Aranzabal
Jun 15, 2023
29 min
Musika onak argumentuaren edozein aldrebeskeria zuritzen du. Eta Opera Primaren kapitulu honetan Enrique Bertek horren adibide on bat erakutsiko digu, "Il trovatore" (Trobalaria) operarekin, "Rigoletto" eta "La Traviatta"rekin batera Giuseppe Verdiren opera trilogia ezaguna osatzen duen obra. "Il Trovatore"ren istorioak maitasuna, mendekua, zeloak eta suntsipena uztartzen ditu.
Opera Prima, ULU Mediak OLBErekin lankidetzan ekoitzitako podcasta da, EITB Podkastentzat egina.
Gidoia: Enrique Bert, Xabier eta Martin Etxeberria.Soinu-paisaia eta muntaia: Jon Gartzia eta Oier Aranzabal.
May 18, 2023
26 min
Operan aditua den Enrique Bertek Gaetano Donizettiren "Anna Bolena" operari heldu dio Opera Primaren atal honetan, ABAO Bilbao Operaren 2022-23rako egitarauan aurkeztutako lana. Obra benetan ederra baina, hala ere, erdi ahaztuta zegoena, harik eta 1957-an arte honen historiako izarrik handienetako batek, María Callasek, ahanzturatik erreskatatu zuen arte, Luchino Viscontik Milango Scalan zuzendutako funtzio historiko batean. Horrela, Maria Callas eta Anna Bolenaren izenak estuki lotuta geratu ziren betiko.
Anna Bolena eta Maria Callas, bakoitza bere garaian bizitza bikaina izan zuten bi emakume dira. Biak ala biak, infernuetara jaitsi ondoren modu tragikoan amaitu zutenak.
Opera Prima, Ulu Mediak ABAO Bilbao operarekin elkarlanean EITB podkasterako ekoitzitako podcasta da.
Gidoia: Enrique Bert, Xabier eta Martin Etxeberria
Soinu paisaia eta montaia: Jon Gartzia eta Oier Aranzabal.
Apr 13, 2023
26 min
Enrique Bert opera adituak, 2022-23rako ABAO Bilbao operaren egitarauaren lehen emankizuna izan zen Vincenzo Belliniren "I Puritani" obraren inguruan arituko da oraingo honetan. Obra honek, funtsezko bi elementu ditu: alde batetik, istorio erromantikoaren konbentzionaltasuna; eta, bestetik, nota bakar baten kondaira. Konbinatzen baditugu, historia tradizional bat dugu, zeina modu, agian bidegabean, operaren azken uneetan tenorrak jorratu behar duen notetako batek baldintzatuta aurkitzen dena: Fa sobreagudo bat, ia inoren eskura ez dagoena eta, hala ere, guztiek ezinegon eta ikusminez espero dutena. Iritsiko al da nota horretaraino, bai ala ez? Hor dago koska.
Mar 16, 2023
22 min
Enrique Bert opera adituak, Bilboko ABAO opera egitarauan aurkeztutako Giacomo Pucciniren "Tosca" opera ezagunari buruzko azalpenak eman dizkigu Opera Primaren bigarren atalean. "Tosca", zalantzarik gabe, operazaleek gehien maite duten obretako bat da. Hori bitxi samarra izan daiteke, kontuan hartzen badugu kontatzen den istorioa nahiko gordina dela: kartzela eta ideia politikoen ondorioz jasandako tortura eta heriotza, bereziki. Izan ere, "Tosca" maitasun istorioa da, bai, baina askatasunaren alde borrokan, boterearen zaindari gotorren aurrean topo egin dutenen istorioa ere bada. Nolabait ere, musika ezin ederragoaren bitartez, politika eta maitasuna batzen dituen opera.
Opera prima podcasta, ULU Mediak ekoiztu du EITB podkasterako ABAOrekin elkarlanean. Gidoia, Enrique Bertek egina da Martin eta Xabier Etxeberriarekin batera.
Soinu diseinua: Jon Gartzia eta Oier Aranzabal.
Feb 9, 2023
15 min
Load more