Show notes
Mare, dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen podcasta da. Ingurumenaren inguruko kontzientzia sortu eta dibulgazio ozeanikoa sustatzen dira bertan, itsasoarekin zerikusia duten pertsona, gune eta espezieak ezagutu araziz gizarteari. Inko Martin eta Maider Uriartek sortua, hamabi atalez osatua dago podcastaren lehen saila.Lehen atalean, hedal guneaz ari gara. 6.000 metroko sakoneran, hotza muturrekoa denean, erabateko iluntasuna eta presio hidrostatiko basatia dagoenean, bizitza dago eta elurra ari du.EITB podkasten entzun dezakezun Mare podcastak Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza izan du.

