GZ Podcast
GZ Podcast
Geopolitikaz Podcast
May 31, 2026 · 1 hr 41 min

GZP 6x25 Planetaren Mugak 1:Ur Eskasia eta Gatazka Geopolitikoak

MP3
Euskarazko saio berri honetan otsailean ateratako "Planetaren Mugak eta bere ondorioak" saioari jarraipena emanez, urak gatazka geopolitikoetan daukan eragina izan dugu ardatz.
Euskal Herrian bezalako eremu heze eta euritsuetan, ura oparo eta ugari daukagu eta arazo handirik gabe goza dezakegu bere eskuragarritasunaz gehiegi kezkatu gabe. Munduko beste eremu lehorrago batzuetan ordea, ura baliabide eskasa da eta ur iturriak partekatzen dituzten herrialdeen artean gatazka geopolitikoak gordintasun osoz azaleratzen dira.
Atal honetan, Nilo, Eufrates, Brahmaputra edo Mekong ibaiek hura partekatzen duten estatuetan sortzen dituzten tirabira geopolitikoak aztertu ditugu, horretaz gain Israelek ura nola erabiltzen duen ere aztertu dugu Palestinar herria desjabetu eta desplazatzeko, besteak beste.
Gidoia: Ander Aranburu eta Gorka Elorriaga
Elkarrizketatzailea: Iñaki Dominguez

This podcast uses iVoox for . What this means Episodes play from the podcast's own servers, unmodified. Not affiliated with Podbay.